Kapital Merkatuak

Enpresen balioa ikusarazteko irtenbide pertsonalizatuak

Partekatu
image
Publikoa

Enpresak eta administrazio publikoak.

Deskribapena

Norbolsan neurrira egindako irtenbideak eskaintzen dizkiegu, era estrategikoan, bai kapitalak erakartzeko bai eta zor-formatuan finantzatzeko interesa duten bezeroei. Enpresen balioa agerian jartzeko irtenbide pertsonalizatuak garatzen ditugu, eta beti bermatzen ditugu aholkularitza eta gauzatze onenak, errenta aldakorraren nahiz errenta finkoaren arloan.

Errenta aldakorrean, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: Burtsara irteteko prozesuak (SEP-Saltzeko Eskaintza Publikoak, gazteleraz opv), kapital-handitzeak lehentasunezko harpidetza-eskubideekin edo eskubiderik gabe, akzio-multzoak saltzea, dibidendu malguak eta autozorroa (likidezia-kontratuak eta berrerosketa-programak).

Errenta finkoan bezeroei bere beharretara ondoen egokitzen diren zor-produktuak zehazten eta diseinatzen laguntzen diegu eta operazioak gauzatzen ditugu, epe labur eta luzeko zorren jaulkipenak barne (zor-agiriak eta bonuak). Horiek ohiko merkatuetan zein alternatiboetan egiten ditugu, baita akzioen salmenta pribatuak ere.

  • Raquel Arechabala
  • Inbertsio eta Negozio Zuzendaria

Funtsezko Ezaugarriak

  • Kalitate handiko aholkularitza independentea, gure bezeroen balioa islatzen duten kapital- eta zor-funtsak erakartzeko irtenbide pertsonalizatuak bilatzen ditugu.
  • Zerbitzu guztiak: giltza eskura tankerako zerbitzua eskaintzen diegu bezeroei, kapital-merkatuetara sartzeko prozesu osoa barne hartzen duena: aldez aurreko azterketa, egitura eraikitzea, baloreak kokatzeko, gauzatzeko eta likidatzeko estrategia definitzea.
  • Esperientzia handia akzioak saltzen, erakunde inbertitzaileen sare zabal, sendo eta dibertsifikatuari esker, baita espainiar estatuko merkatuaren ezagutza sakonari esker ere.
  • Gure bezeroekiko hurbiltasuna, haien eta gure arteko epe luzerako eta konfiantzazko harremanak bultzatuz.
  • Malgutasun eta arintasun handia transakzioak egiteko orduan.
  • Esperientzia, inplikazio eta prestakuntza handiko taldeak.

Lotutako zerbitzuak

Mercados

Merkatuak

Banca de Inversión

Inbertsio Banka

image

Securities Services